Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, musika eskolan zeharkako txirula irakasle lanpostua betetzeko oposizio lehiaketa deitu du. Lana aldi baterako da, haurdunaldi eta amatasun baja betetzeko. Udalak jakinarazi duenez, lanpostua B mailakoa da eta derrigorrezko C1 euskara hizkuntza eskakizuna du. Kontratuak irailetik agorrilera arte iraungo du, biak barne, eta B mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak gehi %12ko osagarria izanen du. Udalak jakinarazi duenez, deialdia baliatuko du lanpostu horretarako ordezkapen poltsa bat sortzeko.