Urriaren 4an, ostirala, Lorena Arangoaren eta Patxi Larrearen 'El paraíso de los rotos' antzezlanaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Antzezlanak haien inguruarekin bat egiten ez duen bikote bati buruz hitz egiten du; oso pertsona onak dira, eta ez dute ulertzen zergatik ez duten enkajatzen. Artistek clown eta bufoia lantzen dute. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke, Irurtzungo Udalaren webgunean eta txarteldegian.