Areto futbola

Xotak jipoi gogorra jasota hasi du denboraldia

Guaixe 2024ko urriaren 3a

Emakumezkoen Lehen Senior mailako lehen jardunaldian Mendialdearen kontra galdu egin zuen

Irurtzungo Xota taldeak Mendialdea izan zuen aurkari 2024/2025 Emakumezkoen Lehen Senior mailako lehen jardunaldian, Berriozarren. Mendialdeak ez zuen gupidarik izan, eta hasieratik partida kontrolatu zuen, 8-0 irabazita. Irurtzundarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten. 

Lacturala Orvina A taldea da liderra (3 puntu) eta Xota zortzigarrena, azkena, punturik gabe. Eta hain zuzen ere urriaren 5ean Xotak Lacturalea Orvina A liderra hartuko du Atakondoan, 11:00etan. Ez da partida erraza izanen.