Emakumezkoen Lehen Senior mailako bigarren jardunaldian Irurtzungo Xotak denboraldiko bigarren porrot sendoa jaso zuen Lacturale Orvinaren kontra, etxean. Hasieratik nagusi izan zen Orvina, eta 0-3 aurreratu zen. Nahia Moranek 1-3 hurbildu zuen Xota, baina Orvinak laugarrena sartu zuen, eta 1-4 gailendu zen Orvina.
Urriaren 13an Xotak Cortesen kontra jokatuko du, 11:30ean, Erriberan.