Irurtzungo Udalak bere egin du idatzia. Beraz, udalak Espainiako Estatuari eskatu dio "Israelekin dituen harremanak bertan behera uzteko". Horretarako, argudiatu du Israelek "giza eskubideak sistematikoki urratzen" dituela. Mozioaren aurkezleek adierazi dutenez, "harreman haustura horri eutsi beharko zaio Israelek giza eskubideen arloko legediak betetzen ez dituen bitartean, eta genozidioak, apartheidak eta okupazioak dirauten bitartean".