Areto futbola

Gol festarekin eta lider ekin dio ligari Osasuna Magna Xotak

Guaixe 2024ko urr. 14a, 10:36

Dani Saldise, gola zaleekin ospatzen. XOTA

Talde berdeak 7-2 irabazi zion Cordobari Anaitasunan

2024/2025 lehen mailako areto futbol liga modu ezin hobean hasi du Miguel Hernandezek zuzentzen duen Osasuna Xota Magnak. Talde nafarrak aurre denboraldian partidarik galdu ez zuen Cordoba Patrimonio de la Humanidad taldea hartu zuen Anaitasunan, eta hain zuzen ere Cordoba izan zen markagailuan aurreratu zena, 3. minutuan. Baina berehala partidari buelta ematea lortu zuen Osasuna Magnak, eta, azkenean, 7-2 gailendu zen, Cordobari inolako aukerarik emanda. 

Nahiz eta markagailua kontran jarri, jokalari berdeek lasaitasuna mantendu zuten eta, gutxika, jokoaren agintea hartu, eta gol festa hasi zen. 12. minutuan Dani Saldisek berdindu zuen, Ion Cerviñoren asistentziarekin. Bigarren gola Murilok ate propioan sartu zuen, eta Juninhok hirugarrena sartu zuen. Hala ere, atsedenaldia baino lehen 3-2 gerturatu zen Cordoba. Bigarren zatian, aldiz, Xota nagusi izan zen. Pachuk laugarren gola sartu zuen, Dani Saldisek bosgarrena, Ion Cerviñok seigarrena eta Dani Saldisek, zazpigarrena. 7-2 irabazita, lehen mailako lehen liderra da Xota. Datorren jardunaldian Osasuna Magna Xotak Peñiscola izango du aurkari. Partida urriaren 20an jokatuko da, 12:30ean.