Areto futbola

Xotaren lehen garaipena

Guaixe 2024ko urr. 16a, 12:40

Emakumezkoen lehen senior mailan irurtzundarrek denboraldiko lehen hiru puntuak lortu zituzten

Xotak Erriberan jokatu zuen lehen senior mailako hirugarren jardunaldia, Cortes taldearen kontra. Partida oso borrokatuan, 44. minutuan Yolanda Martil kapitain beteranoak Xota aurreratu zuen, eta jokalari berdeek azken minutura arte eutsi zioten Cortesi, denboraldiko lehen garaipena lortuz, 0-1. 

Lacturale Orvina da lehen senior mailako liderra (9 puntu). Xota bosgarren da (3 puntu). Laugarren jardunaldian Xotak Mugica Informatica Tafa taldea hartuko du. Partida urriaren 19an jokatuko da, 13:00etan, Atakondoa kiroldegian.