Egunotan Binakako Botxa Txapelketa jokatu da Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian, giro ezin hobean. Guztira zortzi bikotek hartu dute parte, bi multzotan banatuta, eta final estuan Mikel Goldarazena eta Floren Beraza izan ziren txapeldunak, Xabiri eta Geaxiri 6-15 irabazita. Migel eta Mikel hirugarren sailkatu ziren, eta Maribi eta Alizia laugarren.