Heldu da San Martin

Guaixe 2024ko aza. 4a, 15:20

2023ko San Martin eguneko artisau azoka. ARTXIBOA

Azaroaren 8tik 11ra, ostiraletik astelehenera, ospatuko dituzte San Martin festak Irurtzunen.

Azaroaren 11n San Martin eguna da, eta Irurtzunen haren omenezko festak ospatuko dituzte azaroaren 8tik 11ra. Musika emanaldiak izanen dira nagusi asteburuan zehar, eta igandean artisau azoka eta Erga-Larreak Elkarteak antolatutako Gozgintza lehiaketa izanen dira. Egun handia, sainduaren eguna, astelehenean izanen da, eta besteak beste, erraldoi eta buruhandien konpartsa kalera aterako da.

2024ko Irurtzungo San Martin festak

Azaroak 8 ostirala

22:00 Kontzertuak: Menduku, Hilketa eta DJ Mortx, Larrazpi Gazte Elkarteak antolatuta, Larrazpin.

Azaroak 9 larunbata

12:30 Musika Eskolako trikitilariak, Foru plazatik.

17:30 Eztanda txaranga, Foru plazan (eguraldi txarrarekin, Barazkigunean).

23:00 DJ On-fiestarekin diskofesta, Barazkigunean.

Teknogaua: DJ Muru, DJ Katek, DJ Lekram eta DJ Teknorio, Larrazpi Gazte Elkarteak antolatuta, Larrazpin.

Azaroak 10 igandea

10:00 Dianak.

10:30 – 14:30 Artisau azoka, Foru plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian).

17:00 – 18:00 Gozogintza lehiaketara aurkezpena, Erga-Larreak Elkarteak antolatuta, Erga Larreak elkartean.

17:30 Moby Dick Xabier Artiedaren familiarteko antzezlana, Barazkigunean.

18:30 Gozogintza lehiaketa eta dastaketa.

Azaroak 11 astelehena

11:00 – 13:00 Puzgarriak, Foru plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian.

14:15 Jubilatuen bazkaria, Jubilatuen Elkarteak antolatuta. Ondoren, dantzaldia.

16:30 Mus Txapelketa, Iratxo elkarteak antolatuta, Iratxo elkartean (izena ematea: 16:00etan).

17:·0 Erraldoi eta buruhandien konpartsa.

18:00 – 20:00 DJ Oixani diskofesta, Foru plazan (eguraldi txarrarekin, Barazkigunean).

19:00 Haurrendako txokolate jana, Foru plazan (oharra: zeliakoendako ere egokia).

20:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.