Gaztetxokoan izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2024ko aza. 5a, 11:12

Hiru gazte gaztetxoko parean. ARTXIBOA

Azaroaren 8an, ostiralean, zabalduko ditu ateak zazpi hilabeterako.

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, gaztetxokoan izena emateko epea azaroaren 6an, asteazkenean, despedituko da. 12 eta 15 urte arteko (LH 4tik DBHko 4. mailaraino) gazteei zuzendutako zerbitzua da gaztetxokoa eta udaletxean eman behar da izena. Izena emateagatik 20 euro pagatu behar dira, ordainketa bakarrean eginen dena. Egoera zaurgarrian dauden familiak hobari bat izan dezakete zerbitzua ordaintzerakoan. Hori egiaztatzeko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txostena beharko dute. Kasu horretan ikasturteko kuota bost eurokoa litzateke.