Emakumezkoen lehen senior mailan Xotak sailkapenean bigarren den Azkarrena taldea hartu zuen Atakondoan, ligako seigarren jardunaldian. Bi taldeek lehia bizia izan zuten, baina lehen zatia husnako berdinketarekin despeditu zen. Bigarren zatian, 32. minutuan Azkarrena taldea aurreratu zen, baina irurtzundarrek ongi erantzun zuten eta 3 minututan bana berdindu zuen Leire Oiarzunek. Bi taldeak berdinketa apurtzen saiatu ziren, baina markagailua ez zen mugitu.
Lehen senior mailan Lacturale Orvinak jarraitzen du lider (18 puntu). 5 puntura dago bigarrena, Azkarrena. Xota laugarren da (7 puntu). Azaroaren 9an, 12:00etan, Xotak sailkapenean azkena den Municipal Ribaforada taldearen kontra jokatuko du, Erriberan.