16 urtez azpiko Nafarroako selekzioaren eta Errioxaren arteko lagunarteko partida jokatuko dute Irurtzungo Atakondoan, azaroaren 10ean, 10:00etan. Leandro Fernandezek gidatzen duen selekzio nafarrean Xota taldeko lau jokalari daude: Julen Fernandez, Oier Amezgarai, Eneko Pinto eta Mikel Lanchas. Haiekin batera Xabier Begue, Jose Maria Lopez, Nicolas Ordoñez, Jacobo Sanchez, Nicolas Martinez, Alain Morales, Markel Morales, Haritz Gonzalez, Joan Cabrera eta Iker Llorentek osatzen dute Nafarroako selekzioa.
Nafarroako 16 urtez azpiko selekzioak Espainiako Txapelketako lehen fasean parte hartuko du, azaroaren 20tik 24ra, Galizian. A multzoan dago Nafarroa, Galiziarekin, Gaztela Leonekin, Kataluniarekin eta Gaztela-Mancharekin.