Osasunak bere entrenatzaile Vicente Morenoren herria, Massanassa, laguntzeko kanpaina jarri du martxan. DANA-k herria kaltetu du, eta gorritxoek La Caixan kontu korrontea zabaldu dute, diru bilketa egiteko. Xotak bat egin du kanpainarekin. Igandean, 12:30ean, Industrias Santa Colomaren kontra jokatuko du Xotak, Katalunian.