Areto futbola

Xotaren gol festa

Guaixe 2024ko aza. 14a, 09:30

Ribaforadatik hiru puntu gozo ekarri dituzte neska irurtzundarrek

Emakumezkoen lehen senior mailan Xotak Erriberan jokatu zuen, Municipal Ribaforada taldearen kontra. Hasi eta berehala Xotak agintea hartu zuen, eta garaipen sendo eta erraza lortu zuen, 0-6. Yolanda Martil (2), Alazne Garces, Estibaliz Aldaz, Nahia Moran eta Naia Lizarraga izan ziren gola sartu zuten jokalariak. 

Lacturale Orvina A taldeak jarraitzen du lehen senior mailako lider (21 puntu), jokatutako zazpi partidak irabazita. Xota laugarren postuan dago (10 puntu). Azaroaren 17an, 11:00etan, Xotak sailkapenean bigarren den Berriozarko Mendialdea A taldea hartuko du Atakondoa pabilioian, 11:00etan.