Irurtzungo Udalak jakinarazi du lurraldearen gaineko kontribuzioaren kuotak kobratzen hasiko dela, zehazki aurtengo bigarren epeari dagozkiona. Udal ordainketak helbideratuta dituztenei kontu korrontean kargatuko die udalak zerga. Ordainketak helbideratu ez duten pertsonek udaletxean txartelarekin ordaindu beharko dute, edo banku-transferentzia erabiliz. Zerga borondatez ordaintzeko epea aurtengo abenduaren 4an bukatuko da.
Udalak herritarrei jakinarazpena bidali die etxera. Eta eskatu die zergagaien zerrenda eta banku kontuaren zenbakia begiratzeko. Okerrik balego, atzemandako okerren berri eman udalaren bulegoetan eman dezakete epea bukatu baino bost egun lehenagora arte. Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu ez dutenen diru bilketa premiamendu bidez egingo du udalak. Eta, ondorioz, legeak ezarritako errekarguak ezarriko dizkio.