Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bertako herritarrak ere fikziozkoak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak islatzen dituzte. 1914tik 1982ra gertatzen diren bost istoriok osatzen dute Bizkarsoro filma, eta ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako bost testigantza jasotzen dute. Josu Martinezek zuzendu du lana, eta 71. Zinemaldiaren Zinemira atalean aurkeztu zuten. Azaroaren 24an, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean filmaren emanaldia izanen da, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke, Irurtzungo Udaleko webgunean.