Emakumezkoen Lehen Senior mailan Xotak sailkapenean bigarren den Berriozarko Mendialdea taldea hartu zuen Atakondoan. Partida oso lehiatua izan zen, baina Mendialdeak hobeki probestu zituen aukerak eta 13. minuturako 0-3 aurreratu zen. 14. minutuan Alazne Garcesek Xotaren lehen gola sartu zuen, baina nahiz eta behin eta berriz saiatu, irurtzundarrek ezin izan zuten Berriozarko murrua gainditu eta 1-3 galduta bukatu zen partida.
Lacturale Orvinak jarraitzen du lider sendo (24 puntu), 6 puntura Mendialdea taldea duela (18 puntu). Xota laugarren da (10 puntu). Hain zuzen ere azaroaren 23an, 18:30ean, Xotak Lacturale Orvina liderraren kontra jokatuko du Ezkaba kiroldegian.