Ostirala iritsi da! deitzen da Katxiporretako pailazoen abentura berria. Ikuskizunaren sinopsiak dio: "Eskolan egun berezia da Txapas irakaslearen azken laneguna baita, eta harekin bizitutako abenturak eta ikasitako gauzza guztiak ospatzera datoz Pupu, Lore, Porrotx eta Marimotots herriko lagunekin batera"., eta abenduaren 3an, asteartea, 17:00etan, pailazoak Irurtzungo kiroldegian ospatuko dute ostirala dela. Sarrerak Pikuxar, Estankoan, Martxuetan eta Leitzako Maimurren daude salgai. Aizpea Euskara taldeak antolatu du ikuskizuna, Euskarazko Jarduerak egitasmoaren barruan, Euskararen egunaren harira.
Pailazoen ikuskizun berria 2023ko azaroan argitaratutako Txapasen kaxa magikoa ipuin eta disko ilustratuetan oinarrituta dago. Josu Txapartegi Aramendi Txapas euskal akordeolari, idazle, abesbatzako zuzendari, organo jole eta sortzaile oparoa da, irakasle jubilatua,eta bere bizitzan hamaika abesti sortu ditu; tartean Ostirala iritsi da kanta da Txapasek sortutako kanturik ezagunena. Katxiporreta Kooperatibak aitortza egin nahi die Txapasi eta egunerokotasunean haien balioak eta bizipenak "maitasunez eta ilusioz partekatzen dituzten hezitzaile guztiei".