Areto futbola

Osasuna Futsal, kopari agur

Guaixe 2024ko aza. 27a, 10:42

Partida gogorra jokatu zuten Osasuna Futsalek eta Navalcarnerok. PATXI CASCANTE

Lehen mailako Navalcarnerok bidean utzi du Xota klubeko bigarren mailako taldea

Irurtzunek Erreginaren Kopako kanporaketa hartu zuen azaroren 26an. Aurten Xotako egituran sartu den Osasuna Futsalek, emakumezkoen bigarren mailan jokatzen duen taldeak, lehen mailako liderra, Futsi Atletico Navalcarnero taldea hartu zuen Atakondoan. Osasuna Futsalek bazekien talde ahaltsua zuela aurrean, baina ala ere, ez zen kikildu eta ilusioz atera zen itxura ederra eta 450 zale bildu zituen Irurtzungo kiroldegira. 

Partida hasi eta berehala aurreratu zen Navalcarnero. Madrilgo taldearen kalitatea hasieratik nabaritu zen, eta Osasuna Futsali sufritzea tokatu zitzaion, atsedenaldira 0-3 galtzen joan zirelako. Hala ere, defentsa lan ikaragarria egin zuen talde gorritxoak, eta jokalarien errotazioa ezinbestekoa izan zen.  Bigarren zatia hasi eta laugarrena sartu zuen Navalcarnerok. 28. minutuan Anak Osasunaren gol bakarra sartu zuen, 1-4, baina Navalcarnerok atzera ere aginte makila hartu eta beste bi gol sartu zituen. 1-6 galduta Erreginaren Kopari agur esan dio Osasuna Futsalek.