Xotak hitzordu zaila izan zuen lehen senior mailako bederatzigarren jardunaldian, Lacturale Orvinaren kontra jokatzea egokitu baitzitzaion liderraren etxean, Ezkaba kiroldegian. Hala ere, itxura oso ona eman zuten irurtzundarrek, Lacturale Orvinari oso ongi eutsi baitzioten. Partida hasi eta berehala Orvina aurreratu zen, baina irurtzundarrek ez zuten behera egin. Lanean jarraitu, eta 11. minutuan Alazne Garcesek banakako berdinketaren gola sartzea lortu zuten. Tamalez, gutxi iraun zuen pozak 2 minutu beranduago 2-1 aurreratu baitzen liderra. Bi taldeek erasoan jarraitu zuten, baina markagailua ez zen gehiago aldatu. Nahiz eta galdu, partida ona egin zuen Xotak.
Lacturale Orvinak lider sendo jarraitzen du (27 puntu), partidarik galdu gabe. Xota laugarren da (10 puntu). Abenduaren 1ean, Xotak sailkapenean bosgarren eta arerio zuzena duen Cortes taldea hartuko du Atakondoa kiroldegian.