Azaroaren 8an, igandea, Muchos amigos negros antzezlanaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, abenduaren 10ean izanen den Giza Eskubideen Nazioarten egunaren harira. Muchos amigos negros "komedia beltz" bat dela diote sortzaileek; errealitateari lotutako istorio bat da, "pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaileari, gizarte klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugunsentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok izkutatzen duguna, izan ere, denok ditugu lagun beltz asko". Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota dira antzezleak eta Gabi Losada antzerkigileak idatzi eta zuzendu du eta Jose Antonio Vitoria eta Gabi Losada dira istorioaren sortzaileak.
Sarrerak doan izanen da, lekua bete arte. Gonbidapenak Irurtzungo kultur etxean edo Irurtzungo Udaleko webgunean eskura daitezke.