Osasuna Magna Xotak Jaen Paraiso Interior hartu zuen abenduaren 6an Anaitasunan. Partida maldan gora jarri zitzaion talde irurtzundarrari, talde andaluziarra 0-3 aurreratu baitzen lehen zatian. Baina atsedenalditik bueltan, partidari buelta ematea lortu zuen Miguel Hernandezen taldeak. Hasieran hiruna berdindu zuen, Dani Saldise, Geraghty eta Pachuren golei esker, eta Ligeirok 4-3 aurreratu zuen Osasuna Magna Xota. Tamalez, berehala launa berdindu zuen Jaenek, eta bere garaian Xotako jokalaria izan zen Dani Zurdok 4-5 aurreratu zuen Jaen. Azken txanpan dena eman zuten nafarrek, eta, azkenean, partida bukatzeko 2 minuturen faltan, bosna berdindu zuen Dani Saldisek. Horrela, puntu bati eustea lortu zuen Osasuna Magna Xotak.
“Taldearen jarrerarekin geratzen naiz. Duen guztia eman du” nabarmendu zuen Miguel Hernandezek.
Movistar Inter da lehen mailako liderra (24 puntu), Barçarekin puntutara berdinduta. Osasuna Magna Xota kopako postuetan dago, zortzigarren baita (14 puntu). Asteburuan atseden hartuko du ligak eta hamaikagarren jardunaldia abenduaren 21ean jokatuko da. Osasuna Magna Xotak Viña Albali Valdepeñasen kontra jokatuko du, Ciudad Realen.