Emakumezkoen Lehen Senior mailan asteburuan hamargarren jardunaldia jokatu zen. Xotak Cortes taldea hartu zuen Irurtzungo Atakondoan, eta Roberto Martilek trebatzen dituen irurtzundarrek partida bikaina jokatu zuten, Cortesen kontra 3-0 gailenduz. Alazne Garcesek bi gol sartu zituen eta Maite Medinak bestea.
Lacturale Orvina Ak jarraitzen du lider (30 puntu), Mendialdearen aurretik (24 puntu). Xota laugarren postura igo da (13 puntu). Abenduaren 13an, 20:30ean, sailkapenean zazpigarren den Mugica Informatica Tafa taldearen etxean jokatuko du Xotak, Tafallako kiroldegian.