GOIDIak kaltetutako valentziarrak laguntzeko diru bilketa itxi da

Guaixe 2024ko abe. 13a, 11:18

Irurtzundarrak azokan. ARTXIBOA

Udalak eta irurtzundarrek emandako dirua kalettuei Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez iritsiko zaie.

Valentzian Goi Mailetako Depresio Isolatuak (GOIDI) izan zen lastailaren 29an. Horrek 200dik gora hildako eta kalte material ugari sorrarazi zituen. Egoera horren aurrean Irurtzungo Udalak ekarpen ekonomikoa egitea erabaki zuen, baita egin nahi zuen irurtzundarrek ekarpenak egiteko kontu korronte zenbaki bat irekitzea ere. Udalak mila euroko ekarpena egin zuen eta bizilagunen ekarpenak 2.595 eurokoak izan dira. Guztira 3.595 euro dira. Diru hori Irurtzungo Udalak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari emanen dio, federazioa izanen baita Nafarroako udalerri guztien ekarpenak jaso eta kaltetutako udalerriei helaraziko dizkiena. Irurtzungo Udaletik, atzera ere, "gure elkartasuna eta animoa adierazi nahi diogu Valentziako herri osoari" adierazi diote.