Garbiketa zerbitzuko sei lanpostu beteta

Guaixe 2024ko abe. 17a, 11:49

Irurtzungo Udalaren ibilgailua eta udaletxea. ARTXIBOA

Instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketan ariko dira kontratatutakoak.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barruan, Irurtzungo Udalak Garbiketa Zerbitzuk lanpostuak betetzeko merezimendu lehiaketa deitu zuen. Zehazki, lanaldi partzialeko 6 lanpostu huts bete nahi zituen. Prozesua bukatuta, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat etorriz, alkateak ebatzi du lanpostu horiek honakoek betetzea: Ainhoa Alonso Gallego, Anita Krebs, Silvia Benito Chasco, Arantza Bernal Iriarte, Esther Etxeberria Sastre, Maite Etxetxikia Ziganda eta Idoia Lertxundi Alkain. Lan kontratudun finkoak izanen dira.