Pikuxar euskal txokoak antolatuta, bigarren eskuko piku-azoka egin zen abenduaren 15ean, igandean. Irurtzundarrak beraien postuak jartzera gonbidatu zituzten. Erabili ez eta etxean egoera onean dauden objektuei bigarren bizitza bat emateko gonbidapena egin eta barazkigunez salmahiez bete zuten. Handik pasa zirenek arropa, jostailuak, liburuak eta beste eskuratzeko aukera izan zuten.