Mahai jokoak Iratxo elkartean

Guaixe 2024ko abe. 17a, 11:41

Bi bikoteak finala jokatzen. IRATXO

Partxis eta mus lehiaketak jokatu dira.

Mahai jokoak nagusi izan dira Iratxo elkartean abendu hasieran. Partxis txapelketa abenduaren 15ean jokatu zuten hamahiru bikotek. Garaileak Amalia Garcia eta Juana Urra izan ziren. Bigarren sailkatu ziren Alicia Navarro eta Josune Astiz. Atzetik gelditu ziren Inma eta Ana Matxain eta Asun Cuende eta Ana Santander bikoteak, hirugarren eta laugarren postuetan hurrenez hurren. 

Mus txapelketa abenduaren 7an jokatu zuten hemeretzi bikotek. Giro ederrean jokatutako txapelketan Patxi Alegre eta Asensio Galartza izan ziren txapeldunak, finalean Alex Teruel eta Unai Beraza bikoteei irabazi zioten. Kontsolazio finalean irabazleak Alicia Navarro eta Kontxi Ezkurdia izan ziren, Xabier Agustino eta Alberto Maestreren aurrean.