Abenduaren 20an Nafarroako Eskuz Binakako final garrantzitsuenak jokatuko dira Iruñeko Labrit pilotalekuan, 18:00etatik aurrera, eta Irurtzun klubeko pilotariek bi kategoria nagusietan txapelak janzteko aukera dute.
Lehenik eta behin hirugarren mailako finala jokatuko dute Lander-Ruiz de Larramendik (San Miguel) eta Tirado-Lizarragak (P.P. San Sebastian). Bigarren mailako finalean Irurtzun klubeko Salcedok eta Lazkozek Ultzama klubeko Sanchezen eta Murilloren kontra jokatuko dute, eta, azkenik, lehen mailako final handian Irurtzun klubeko Igoa eta Arbizu Oberenako Canabalen eta Oskozen kontra lehiatuko dira. Ea jokoan dauden txapelak Sakanara iristen diren.