Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak 300 hautagaitzen artean Irurtzungo liburuzain Elena Aristorena saritzea erabaki zuen. Aristorena 1997tik umeei ipuinak kontatzen zizkien ostiral arratsaldero. Horretan hasi zen liburutegira jende gehiago erakarri eta haurrei irakurtzeko zaletasuna pizteko. Bere ipuinak entzutera 4 eta 11 urte bitarteko 40 edo 60 haur inguru joaten ziren. Sari gisa liburutegiak haur literaturako 200 liburu jaso zituen.