Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Zuzendaritzan eskaera aurkeztu zuen Sociedad Anónima de Preformados Metálicos enpresak. Eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko. Zehazki eskatu zuen aluminioa urtzeko labean sei hilean behin autokontrola egin beharra kentzeko edo, bestela, haren maiztasuna handitzeko. Enpresak argudiatu zuenez, autokontroletan eta kanpo kontroletan lortu diren balioak legedian ezarritako mugako balioetatik oso behera daude.
Metalezko elementu aurreformatuak fabrikatzeko enpresaren eskaera aztertuta, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 0479/2007 Ebazpenean ezartzen da kanpo-kontrol bat egin behar dela hiru urtean behin, eta labetik datozen isurien sei hilean behingo autokontrolerako proposamen bat egin beharko dela. Beraz, enpresaren eskaera ukatu du.