Atletismoa

Pikubestrek, hotzari irribarre

Guaixe 2025ko urt. 7a, 10:50

Pikuxarrek antolatutako VIII. Pikubestrean umorea nagusitu zen.

Pikuxar euskal txokoak Irurtzunen urte bukaeran antolatutako  Pikubestrean haurren mailako bi lasterketa eta helduen mailako (4,2 km) proba herrikoia jokatu ziren. Lasterketa herrikoia da, eta ez da sailkapenik egiten. Ongi pasatzea da erronka, eta ondoren urte berriari ongi etorria egiteko indarrak berreskuratzea.