pilota

Salaberria anaiak, Ogi Berri Torneoko txapeldunorde

Guaixe 2025ko urt. 9a, 09:30

Salaberriatarrak, txapeldunordeen sariak jasotzen. UTZITAKOA

Irurtzun klubeko salaberriatarrek itxura oso ona eman zuten

Ilbeltzaren 4an Ogi Berri Torneoa-Miguel Soroa Oroimenezkoaren finalak jokatu ziren Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubenilen binakako finalean Irurtzun klubeko Salaberria anaiek Etxaniz (Azkoitia) eta Figueroa (Lapke) izan zituzten aurkari, eta emozio handiko final estuan Etxaniz eta Figueroa 18-15 gailendu ziren Salaberria anaien aurrean. Nolanahi ere, itxura ederra eman zuten Irurtzun klubekoek.