Manfisak ingurumen baimen bateratuan aldaketa egin dezake

Guaixe 2025ko urt. 14a, 11:25

Manfisa lantegia eskuinean. ARTXIBOA

Sortzen dituen hondakinen kudeaketa zerrendan aldaketak egin ditu.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak onartu egin du Manfisa Wire SMren eskaera. Zehazki aluminioa trefilatzen duen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa egin nahi zuen enpresak. Orain arte indarrean zuen baimeneko III. eranskineko zerrendatik hondakin batzuk kendu eta beste batzuk sartu nahi zituen. Gobernuak Irurtzungo enpresaren eskaera onartu du eta, horren ondorioz, Manfisa Wire SMeko instalazioak eta hango jarduerak gobernuaren ebazpenaren eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.