Musika eskolako lau lanpostu beteta

Guaixe 2025ko urt. 17a, 11:18

Irurtzungo musika eskola. ARTXIBOA

Guztiak ere lan-kontratudun finkoak dira. 

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari jarraikiz, Udal Musika Eskolari dagozkion lanpostu huts batzuk betetzeko deialdia egin zuen Irurtzungo Udalak, merezimendu lehiaketa zehazki. Prozesua despedituta, eta kalifikazio epaimahaiaren ebazpenari jarraituz, musika irakasle lanpostuaz jabetzea lortu dute Eunate Dorai Salak, Peio Berasategi Zabalzak, Rakel Rivera Silanesek eta Idoia Arizaleta Rosek.