Sapremi beste hondakin baten kudeaketa onartu diote

Guaixe 2025eko urtarrilaren 13a

Saprem lantegiaren parean paseatzen. ARTXIBOA

Ekoizpen prozesuan sortzen duen hondakin horren kudeaketa baimendu dio gobernuak.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Sociedad Anónima de Preformados Metálicosen (Saprem) eskaera onartu du. Enpresak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin mota bat sartzeko, 150203 EHZ kodea duena, hau da, poliuretanoaren txirbila. Metalezko elementu aurreformatuak fabrikatzeko instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa onartu egin du foru administrazioak. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak gobernuak emandako ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.