Gabonetako atsedenaldia atzean utzita, Xotak Azkarrena taldea izango du aurkari ilbeltzaren 12an 12:00etan Caparroson hasiko den partidan. Emakumezkoen lehen senior mailan bigarren da Azkarrena (28 puntu), Lacturale Orvina liderretik 8 puntura (36 puntu), eta, beraz, garaipena lortzen saiatuko da. Baina Xota laugarren da (17 puntu) eta ez dizkio gauzak batere erraztuko.