Irurtzungo festen egutegia zehaztuta

Guaixe 2025ko urt. 10a, 09:02

Ihoteek mustuko dute Irurtzungo ospakizunen egutegia. ARTXIBOA

Dozena bat festa egun dira guztira. 

Irurtzungo Udalak aurtengo ospakizunen egutegia zehaztu du. Inauterietako bi egunez aparte, udaberri, uda eta udazkeneko festetako hamar egunek osatzen dute ospakizunen egutegia Irurtzunen.

Irurtzungo 2025eko festen egutegia

Otsailaren 28an, ostirala, inauteriak.

Martxoaren 1ean, larunbata, inauteriak.

Garagartzaroaren 14an eta 15ean, larunbatean eta igandean, Trinitate festak.

Garilaren 16tik 20ra, asteazkenetik igandera, festak.

Azaroaren 8, 9 eta 11n, larunbata, igandea eta asteartea, San Martin festak.