Errepideen kontserbazioan 868.000 euroko inbertsioa

Guaixe 2025ko urt. 16a, 11:01

Urbasako portua konpontzeko lanak egiten ari dira Olatzagutian.

Diru horrekin hainbat lan egin ziren ibarreko errepide sarean joan zen urtean.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, “Nafarroako errepide sareko 174 kilometroetan zoruak berritu eta kontserbatu genituen joan zen urtean. Jarduketa horiek, guztira, 20.190.912 euroko inbertsioa dute”.

Irurtzungo  kontserbazio integraleko barrutiak diru kopuru horren %4,29 hartu zuen, 868.000 euro zehazki. Diru horrekin Sakanako Autobian (A-10) eta hainbat errepidetan mantentze eta konponketa lanak egin ziren. Esaterako, ibarra zeharkatzen duen errepidean NA-2410 Lakuntza eta Arbizu arteko zatia berritu zen, 2023an Arbizu eta Etxarri Aranaz artekoa berritu ondoren.