Emakumezkoen areto futboleko lehen senior mailan hamalaugarren eta azken jardunaldia jokatu zen asteburuan. Xotak Municipal Ribaforada taldea hartu zuen. Partida borrokatuan Nahia Moranek Ribaforadako atea zulatzea lortu zuen 23. minutuan, eta segidan Leire Oiartzunen eta Nahia Moran beraren golak iritsi ziren. 3-0 irabazita despeditu zuten irurtzundarrek emakumezkoen lehen senior mailako lehen fasea.
Lacturale Orvina A izan da lehen faseko liderra alde handiz (42 puntu), Mendialdearen (33 puntu), Azkarrenaren (31 puntu) eta Xotaren (20 puntu) aurretik.
Orain lehen senior mailako bigarren fasean murgilduko da Xota, igoera faseko multzoan. Lehen jardunaldian Xotak Mendialdea taldea hartuko du, ilbeltzaren 25ean, 12:30ean, Irurtzungo Atakondoa pabilioian.