Dani Saldise eta Xota akordiora heldu dira jokalari irurtzundarrek etxeko taldean beste bi urtez jarrai dezan. 2027 urteraino sinatu dute bi taldeek.
“Oso pozik nago. Nahi dudan tokian nago, eta harro nago bertan egoteaz, horrek dakarren ardura guztiarekin” nabarmendu du jokalari irurtzundarrak. Miguel Hernandezek gidatzen duen proiektuarengan konfiantza handia du Saldisek. “Orain 29 urte ditut, esperientzia gehiago, eta taldeari eskaintzeko gauza gehiago; anbiziotsu izateko dudan ikuspegitik, hobetzeko nahia dut, taldeari gehiago eskaintzeko”. Horrela, etxeko taldean jarraitzeko “une perfektua” dela uste du, “kirol arloan eta maila sozialean klubak hazten jarraitzeko”.
Kontratua berritzeko ez da inolako arazorik egon. “Bi aldeak kontratua berritzea nahi genuen”.