2025/01/26 12:00etan eta 17:30ean

Antzerkia

Haurtxoendako ikuskizuna

Haurtxoendako ikuskizuna
Kultur Etxea, Irurtzun

Ilbeltzaren 26an, igandea, 12:00etan eta 17:30ean, Urargi sei hilabete eta lau urte bitarteko haurtxoendako antzerkia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Ikusleendako espazio eroso bat sortzen du Lapeil producciones konpainiak, miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko. Ikusleak eszenatokiaren gainean egonen dira, artistengandik oso gertu. Urarekin eta argiarekin sortuko diren irudi jokoek haurtxoen zentzumenak esnaraziko dituzte. Emanaldia euskaraz izanen da, eta sarrerak Irurtzungo Udalaren webgunean edo kultur etxean eros daitezke, 3 eurotan.