Areto futbola

Xotak ezin izan zuen Mendialdearekin

Guaixe 2025eko urtarrilaren 29a

Lehen senior mailako bigarren fasea punturik bildu gabe hasi du Irurtzungo taldeak

Lehen senior mailako bigarren faseko igoera fasean lehen jardunaldia jokatu zen. Xotak Berriozarko Mendialdea A taldea hartu zuen Irurtzunen. Partida hasi eta berehala 0-2 aurreratu ziren Berriozarkoak, eta nahiz eta Maite Medinak Xota 1-2 gerturatu, berehala hirugarrena sartu zuen Mendialdeak. Xotak ekinean jarraitu zuen eta bigarren gola lortu zuen, Mendialdeako Cristina Reyerok ate propioan sartutakoa. Hortik aurrera Mendialdeak ez zuen akatsik egin eta, azkenean, 2-5 gailendu ziren.