Areto futbola

Cerviñoren gola eta asistentzia 23 urtez azpiko selekzioan

Guaixe 2025ko urt. 30a, 10:16

Ion Cerviñok partida ona egin zuen. RFFE

Osasuna Magna Xotako jokalari irurtzundarra ikusgarri aritu da

Ion Cerviño Osasuna Magna Xotako jokalari irurtzundarra 23 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin dago kontzentratuta. Ilbeltzaren 29an lagunarteko partida jokatu zuten Inter Movistarrekin eta erritmo handiko partidan 5-4 galdu zuten. Albert Canillasek gidatzen zuen selekzioa tarte handian markagailuan aurretik joan zen, baina ezin izan zuten abantaila mantendu. Nolanahi ere, Cerviñok ederki jokatu zuen, gol bat eta asistentzia bat egin baitzituen.