pilota

Salcedo, Zangozako txapeldun

Guaixe 2025eko otsailaren 4a

Zangozako Lau eta Erdiko Txapelketako podiuma. UTZITAKOA

Irurtzun klubak beste txapela bat bildu du

Miguel Berazak zuzentzen duen Irurtzun klubak beste txapel bat bildu du 24/25 bildumarako, Haritz Salcedok lortutakoa. Zangozako Lau eta Erdiko Txapelketako finalean, Gurreari (Larraun) 17-22 irabazi zion Salcedok, lehia borrokatuan. Abenduan Nafarroako Binakako lehen eta bigarren mailako finalak irabazi zituzten Arbizu-Igoak eta Salcedo-Lazkozek.