Saskibaloia

Oraingoan, saskibaloiarekin lagun egiteko gonbita

Guaixe 2025ko ots. 4a, 10:20

Emakumezkoak saskibaloian. ARTXIBOA

Otsailaren 16an, igandea, Sakanako Mankomunitateko emakumeendako kirol topaketen barruan, Irurtzunen saskibaloian bilduko dira.

Kirola emakumeak elkartzeko bide egokia dela jabetuta, 2024an Sakanako Mankomunitateko Kirol, Berdintasun, Euskara eta Kulturartekotasun Zerbitzuek Emakumeak Kirolean Lagun Kirol Topaketak antolatu zituen; zenbait kirol topaketa egin ziren urtean zehar, erantzun onarekin: padela Arizun, areto futbola Olaztin, mendi irteera Etxarri Aranatzen, zoru pelbikoa ariketak Lakuntzan eta abar. 2025ean topaketak bueltan dira eta otsailaren 16an, igandea, Emakumeak saskibaloian lagun ekimena izanen da Irurtzungo kiroldegian, 10:30etik 13:00etara. Parte hartzen duten emakumeek saskibaloia ezagutzeaz gain, elkarren artean ezagutu eta harremanak josi eta saretzeko aukera izango dute ere.

Ekimena doakoa da baina aurretik izena eman behar da, otsailaren 12ra arte, Sakanako Mankomunitatean: kirolak@sakana-mank.eus edo anitzartean@sakana-mank.eus epostetan eta 948 464 866 edo 648 070710 telefonoetan. Taxi zerbitzua eta haurrendako zaintza zerbitzua izango dira.