Irurtzungo Erabidea industrialdeko enpresa bateko langileak ebakuatu behar izan zituzten larunbatean. Lantegiaren plastikodun edukiontzien gune batean sutea piztu zen 14:49an. Zehazki, urarekin erreakzionatzen duen substantzia batek eragindako kontaktu baten ondorioz piztu zen sutea. Cordovilla eta Altsasuko parkeetako suhiltzaileak joan ziren sua itzaltzera. Aparra erabili zuten horretarako. Ez zen zauriturik izan.
Sutea #Irurtzun-go enpresan plastikoak pilatzen dituen edukiontzi batean
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) February 2, 2025
Cordovillako eta Altsasuko suhiltzaileak aparrez eta urez itzaltzen ari dira pic.twitter.com/ZS2lxQrrUy