Areto futbola

Xotak Azkarrenaren kontra ezin

Guaixe 2025eko otsailaren 5a

Lehen senior mailako bigarren fasean onenekin lehiatzen ari dira irurtzundarrak

Lehen senior mailako bigarren faseko igoera faseko bigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Caparroson jokatu zuen Xotak, Azkarrenaren kontra, eta punturik gabe itzuli ziren irurtzundarrak, Caparrosokoek kontrolatutako partidan Azkarrenak 3-0 hartu baitzituen mendean. 

Lacturale Orvina A da liderra (6 puntu) eta Xota zortzigarrena da, azkena, punturik gabe. Hurrengo jardunaldian hain zuzen ere Xotak Lacturale Orvina A liderra hartuko du, ilbeltzaren 9an, igandea, 12:30ean Irurtzungo Atakondoa kiroldegian.