Astekaria

"Autoen artean hazi naiz, gurasoen lana jarraitzen"

Erabiltzailearen aurpegia Eneida Carreño Mundiñano 2025ko ots. 12a, 13:30

Gari Goñi, eskuinetik lehenengoa, gurasoekin Irurtzungo tailerrean.

Irurtzungo Akaborro II industrialdean Goñi Tailerra, txapa eta pintura konponketako tailerra, dago. 1980an sortu zuten, eta maiatzaren 1ean 45 urte beteko dute.

Tradizioa eta berrikuntza uztartzen dute; beraien konponketak kalitatea eta emaitza onen erakusle dira

1. Gari, nola iritsi zarete tailer hau izatera?
Nire aita, 15 urterekin, Irurtzungo tailer batean hasi zen txapista lanetan. 1980an aldiz, 23 urte zituela nire gurasoek garajea alokatu zuten. Ogibide hori gustuko zuten eta tailerraren aldeko apostua egin zuten. Konpondu zuten lehen autoa 1970 urtean izan zen, Iribasko lagun batena zen. 1995ean Irurtzungo industrialdean garaje berria sortu zuten eta hara lekualdatu ziren.

2. Gurasoen negozioa izateak zer eman dizu?
Etxean hiru anaia gara eta hemen jarraitu duen bakarra ni naiz. Txikitatik gogoko izan dut gurasoen lana, auto artean hazi naiz. Familiarekin batera ogibidea ikasten joan naiz. Azken urteetan, aurreko lantegia txiki geratu zitzaigun eta buelta asko eman ondoren tailer berri bat sortzea erabaki genuen, ilusio handiz. Tailer hau 2023ko apirilaren 15ean zabaldu genuen.

3. Zeintzuk dira eskaintzen dituzuen zerbitzuak?
Zerbitzu nagusienak ibilgailuen txapa konponketa eta margotzea dira. Autoak, furgonetak, traktoreak, kamioiak, motorrak, etab. Kolpeak eta marruskadurak bere osotasunean konpontzen ditugu. Estetika eta karrozeria lanak gure bereizgarritasuna dira. Modu berean bezeroaren autoaren konponketa bitartean kortesiazkoa uzten diogu.

4. Kalitatea da zuen bereizgarrietako bat da.
Teknologikoki puntako lan tresnak eta makinak dauzkagu, baita margotzeko bi kabina, zortzi igogailu, xurgatzeko zazpilurzoru ere. Langile bakoitzak xurgatzeko eta lixatzeko makina bana dute, igogailu mugikor bat, koloreen espektro makina, margoak egiteko makina, infragorri makina (lehortzeko), bankada (txasiseko kolpeak zuzentzeko makina duena), hiru soldadura mota eta eskuko tresna desberdinak. Lan tresna berriztagarrien aldeko apostua egin dugu.

5. Nolako inpaktua du zuen tailerrak Irurtzunen eta Sakanan?
Lehenik, eskualdean enplegua sustatzen dugu. Antolatzen diren hainbat kirol eta kultur jardueretan, ekitaldietan parte hartzen dugu. Herriko jaietan, eskualdeko aldizkarietan, GUAIXE kasu. Gainera, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat ikastetxerekin harremanetan gaude, ikasleek praktikak gurean egin ditzaten.

6. Ingurumenarekin errespetugarriak zarete?
Urezko margoak izenez ezagutzen diren margoekin egiten dugu lan, dagoen legediarekin bat datorrena. Birziklatzeko baldintza guztiak betetzen ditugu. Material bakoitza antolatu eta dagokion tokira eramaten dugu.

7. Proiektu nabarmenik gaur egun?
Konponketa bakoitza berezia izaten da baina gurasoengandik ikasi nuen gauzetako bat da, jendearekiko gertutasuna izatea, bezeroak pozik eta alai badaude, horrek gu asko pozten gaitu. Proiektuak etorriko dira, eta bezeroa %100ean pozik geratzea beti izan da gure helburuetako bat.

8. Zenbat langilek osatzen duzue lan taldea?
Gaur egun hamaika pertsona gaude lantaldean, baina guztiak gara garrantzitsuak proiektuak aurrera egin dezan. Esango nuke talde bikaina garela bata bestearekin osatzen dena eta kalitatezko zerbitzua ematea da gakoa.

9. Behar izanez gero bezeroaren etxera joaten zarete autoa hartzera?
Bai, hori ere egiten dugu. Etxera joan, autoa hartu eta tailerrera ekarri. Erraztasunak eman badaitezke gu prest eta bezeroa pozik geratzen da.

10. Negozioak etorkizuna izan dezan zer dago zuen esku?
Lantalde sendoa izaten jarraitu, kalitatezko zerbitzua eskaini eta bezeroak egindako lanarekin pozik geratzea.

11. Zer esango zenieke Sakandarrei?
Sakandarrei eta bezero guztiei eskertzea Goñi Tailerrarengan konfiantza izatea eta honen parte izatea eta behar izanez gero hemen gaudela zerbitzua eskaintzeko prest.