Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean dago

Guaixe 2025eko otsailaren 12a

Irurtzundarra Aralar kalean gora. ARTXIBOA

Haren bidez udalerriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat ematen zaio. 

Irurtzungo Udalak herriko  balorazio txostena berrikusteko prozedura hastea erabaki zuen abenduaren 22an. Agiri horren bidez udalerriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat ematen zaio. Txosten proiektua jendaurrean egonen da martxoaren 6ra arte, hala nahi duenak bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzan. Aipatu agiria irurtzun.eus webgunean kontsulta daiteke.