Jon Plazaolaren bakarrizketa, Irurtzunen

Guaixe 2025ko ots. 10a, 13:32

Otsailaren 21ean, ostirala, 'Tu-tum, Platz!' ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean. 

Jon Plazaola umoregile eta antzezlea bere "sorlekura" itzuli da Tu-tum, Platz! ikuskizunena. Ia 25 urte pasa dira bere taula gaineko lehenengo agerraldia egin zuenetik, eta oraingoan stand up fomartuko bakarrizketa bati heldu dio; 25 urte zaharrago, jakintsuago eta "kabroiago". Txalo Produkzioak eta Lamandagaren ekoizpena otsailaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen da. Sarrerak Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean eros daitezke, 8 eurotan.